XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere ez geografi klaseetan ezta historiakoetan ere, ez zen gure kokaerari buruzko argibiderik ematen.

Pasadizoak, nolabaiteko garrantzia zuten gertakariak, hiriak, estatuak, itunak, gerrak...

Mundua nolakoa izan zen ulertzen hasita geunden, eta hala ere non geunden ez ba jakin.

Manuel botanikako bere apunteak berrikusten ari zen: haiek ere baliagarri zitzaizkigun.

Baina oraindik, bakar-bakarrik esan genezakeen Alpeetan edo Mazizo Zentralean geundela, Adriatikoaren kostaldeko mendietan, Albanian agian, Pirinioetan edota Transilbanian.

Batera edo bestera, europar sentitzen ginen.

- Seguruenik europarrak gara -esan zidan Manuelek goiz hartan.

Eta nik ez nion azalpen gehiegirik eskatzen, nonbaitekoa egin nahi bait nuen neure burua, munduko tokiren batera lotuta sentitu.

Nahiz eta beste lagunak arazoaz gehiegi arduratu ez, jende guztiak norabait lotuta sentitzeko beharra zuela uste nuen.

Bigarren klasea hasteko zegoen.

Matematika irakaslearen mahaia, pantaila zeharkatu, eta gure aurrean gorpuzten zihoan.

Flanen moduan dardar egiten zuen, gelatinazko gozoki baten antzera, eta izozten ari zen, gogortzen, eta laster mahaia bilakatuko zen irakasleak ukondoak bertan jartzeko.

Eskuak bildu, haietan burua pausatu eta hasi baino lehen tinko begiratzen zigun.

Anton Veriak, apunteak hartzeari utzita, burua makurtuta zeukan.

Belauna begiratzen ari zen nonbait.

Bere ondoan, Felipe Rada zerbait esaten ari zitzaion.

Ondoren altxatu eta Felipek Veriari pasilora irteten lagundu zion.

Beren lagunek pasatzen utzi behar izan zieten, zer da, zer gertatzen da (...)